Langileen segurtasuna eta osasuna eta gure eragiketen jasangarritasuna erabateko lehentasunak dira Haizea Wind Group taldearentzat
Modu seguruan eta ingurumena babestuz ekoiztea kontzeptu bereiztezinak dira gure erakundean. Hori lortzeko helburuak ezartzen ditugu eta helburu horiek etengabe hobetzen laguntzen digute, gure azken helmugarako bidean egiten ditugun aurrerapenak neurtuta: zero lesio, zero ingurumen inpaktu eta, azken batean, zero galera.
Lesioak, osasunerako kalteak eta edozein motatako kutsadura prebenitzea eta ingurumen inpaktua ahalik eta gehien murriztea dira gure xedeak. horretarako kudeaketa sistemak ezarri ditugu, ISO 45001:2018 arauaren eta ISO 14001:2015 arauaren arabera ziurtatuta daudenak.
Osasunaren, segurtasunaren eta ingurumenaren (HSE, ingeleseko akronimoaren arabera) inguruko gaien kultura geroz eta handiagoa da gure erakundean eta kultura hori bultzatzen dute jabetza eta erantzukizun sentimenduak, norberarekiko zorroztasunak, zuzendaritzaren lidergoak eta erakunde egitura osoaren inplikazioak. Horri guztiari esker segurtasunaren, osasunaren eta ingurumenaren alderdiak enpresaren eguneroko kudeaketan eta funtzionamenduan integratzea lortzen ari gara. Erakundea osatzen duten pertsonen inplikazioa, prestakuntza eta erantzukizuna sustatzen ditugu HSE jardunbideak errespetatu, partekatu eta aplikatu ditzaten, bai Haizeako langileak badira zein hornitzaileak edo azpikontratistak badira ere.
HSE gaien kudeaketa harro egoteko modukoa izan dadin nahi dugu, gure gain hartzen ditugun kostu eta arriskuak murriztuta, gure bazkide eta bezeroekiko posizionamendua indartuta, gure izen ona hobetuta, produktibitatea areagotuta eta gure eragiketen bikaintasuna eta negozio balioa handituta.
Segurtasuna eta osasuna
Langileen segurtasuna eta osasuna eta gure eragiketen jasangarritasuna erabateko lehentasunak dira Haizea Wind Group taldearentzat. Oro har, gure laneko arriskuen arloko estrategia jarduketa printzipio hauen inguruan antolatzen da:
- Modu seguruan eta ingurumena babestuz ekoiztea kontzeptu bereiztezinak dira gure erakundean. Hori lortzeko helburuak ezartzen ditugu eta helburu horiek etengabe hobetzen laguntzen digute, gure azken helmugarako bidean egiten ditugun aurrerapenak neurtuta: zero lesio, zero ingurumen inpaktu eta, azken batean, zero galera.
- Lesioak, osasunerako kalteak eta edozein motatako kutsadura prebenitzea eta ingurumen inpaktua ahalik eta gehien murriztea dira gure xedeak. horretarako kudeaketa sistemak ezarri ditugu, ISO 45001:2018 arauaren eta ISO 14001:2015 arauaren arabera ziurtatuta daudenak.
- Osasunaren, segurtasunaren eta ingurumenaren (HSE, ingeleseko akronimoaren arabera) inguruko gaien kultura geroz eta handiagoa da gure erakundean eta kultura hori bultzatzen dute jabetza eta erantzukizun sentimenduak, norberarekiko zorroztasunak, zuzendaritzaren lidergoak eta erakunde egitura osoaren inplikazioak. Horri guztiari esker segurtasunaren, osasunaren eta ingurumenaren alderdiak enpresaren eguneroko kudeaketan eta funtzionamenduan integratzea lortzen ari gara. Erakundea osatzen duten pertsonen inplikazioa, prestakuntza eta erantzukizuna sustatzen ditugu HSE jardunbideak errespetatu, partekatu eta aplikatu ditzaten, bai Haizeako langileak badira zein hornitzaileak edo azpikontratistak badira ere.
- HSE gaien kudeaketa harro egoteko modukoa izan dadin nahi dugu, gure gain hartzen ditugun kostu eta arriskuak murriztuta, gure bazkide eta bezeroekiko posizionamendua indartuta, gure izen ona hobetuta, produktibitatea areagotuta eta gure eragiketen bikaintasuna eta negozio balioa handituta.
Ingurumena
Ekonomia jasangarri bat lortzeko, ezinbestekoa da klima aldaketa konpontzea, hurrengo belaunaldien etorkizuna eta jasangarritasuna arriskuan jartzen baititu. Garatzen ditugun jardueren duten ingurumen inpaktua ongi ezagutzen dugulako, Haize Wind Group taldeak mekanismo eraginkorrak definitu ditu eta aplikatzen ditu inpaktu horren irismena ahalik eta gehien murrizteko.
Haizea Wind Group taldean jasangarritasuna ulertzen dugu gauzak egiteko modu gisa, hain zuzen ere taldearen garapen estrategikoa gure interes taldeen kezka eta beharrekin lerrokatuz, hartara onura ekonomikoak konpromiso sozialarekin eta ingurumenaren errespetuarekin uztartzea lortuta.
Kalitatearen kudeaketa
- Bezeroen itxaropenen ezaguera oinarri hartzea gure produktuak hornitzeko orduan.
- Proiektu eta prozesuen etengabeko ikuskapenak eta auditoretzak egitea, beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak hartuta.
- Etengabeko hobekuntzaren pentsamoldea garatzea erakundearen sail guztietan, konformismoa eta zorroztasunik eza alde batera utzita.