- Haizea Bilbaoren instalazio berrietan, zeinaren lehenengo harria gaur jarri duten Lehendakariak, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Zierbenako Alkateak, Haizea Wind Group taldearen presidenteak eta Iberdrolaren presidenteak, 50 monopilote fabrikatuko dira Iberdrolarentzat. Erresuma Batuko East Anglia Three itsas parke eolikoko aerosorgailuen oinarri izango dira.
- Kontratu honen bitartez 350 enplegu zuzen sortuko dira urte baterako, eta Haizea Wind Groupek azken 5 urteotan garatutako gaitasun teknologiko eta ekoizpen gaitasunak saritzeko modu nabarmena da.
- Kontratua Haizea Wind Group taldearen gaitasun teknologikoen eta ekoizpen gaitasunen saria da eta, Bilboko lan-kargaren 1.500 milioi euro baino gehiagoko eskaeren zorroari gehituko zaizkio.
- Guztira, East Anglia Three parkeak 1,4 Gw-ko ahalmena izango du eta energia garbia hornituko die milioi bat britainiar etxeri.
- Handitzeko obrak hasi berri dira, eta 150 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa izango dute.
Bilbon, 2023ko martxoaren 15ean. Haizea Wind Group taldeak, dorre elektrikoen fabrikazioan munduko enpresa liderra, eta Scottish Powerrek, Iberdrola taldeko enpresa, 200 milioi euro baino gehiagoko akordioa sinatu dute Haizea Bilbaok 50 monopilote hornitzeko Portuko instalazioetatik. Haizea Bilbaok Portuko instalazioentzat ziurtatuko duen bigarren kontratua da, irailean Ørsted daniarrarekin sinatu zuenaren ostean.
Gaur, hain zuzen, Iñigo Urkullu Lehendakariak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeria, Zierbenako Alkateak, Iñigo de Loyola, Haizea Wind Group taldearen presidenteak, Dámaso Quintana, Iberdrolaren presidenteak, Ignacio Sánchez Galán, Garapen Ekonomikoko sailburuak, Arantxa Tapia, eta Sustapen Ekonomikoko diputatuak, Ainara Basurko, jarri dute etorkizunean 150 milioi eurotik gorako inbertsioarekin egingo diren instalazioen lehenengo harria.
Egun, Taldeak Bilboko Portuan duen plantak, Haizea Bilbao, 48.800 metro karratu eta 500 langile ditu. Kontratu hauek Iberdrolarekin eta Ørstedekin sinatu ondoren, Haizea Bilbaok dagoeneko baditu 200.000 m2 baino gehiago.
Handitzeko, Portuko Agintarien kontzesioa hedatu behar izan da. Egungo hiru nabeei beste hiru gehituko dizkie Haizea Bilbaok, eta biltegiratzeko beste eremu berri bat, garraiatzeko ontziei eman arte monopiloteak uzteko. Gainera, akordio horri esker, 350 inguru lanpostu zuzen berri sortuko dira.
Kontratu honekin, Haizea Wind Group taldeak 1.500 milioi euro baino gehiago lan-karga lortu du hurrengo 4 urteetarako, eta bere gaitasun teknologikoen eta ekoizpen gaitasunen goraipamen garrantzitsua jaso du. Haizea Wind Groupek Iberdrolarentzat fabrikatuko dituen 50 monopiloteak Erresuma Batuan East Anglia Three itsas parke eolikoko aerosorgailuen oinarri izango dira. Guztira, parkeak 1,4 Gw-ko ahalmena izango du eta energia garbia hornituko die milioi bat britainiar etxeri.
Amenabarrek egingo ditu Haizea Bilbao handitzeko lanak.
Erreferentziako fabrikatzailea Europan
Monopiloteak altzairuzko egitura handiak dira, aerosorgailuak itsas hondoan finkatzeko balio dutenak. Zimendatze-mota lehiakorrena dira, eta lanean ari diren itsas parke eolikoen % 80 inguru daude bertan.
Gaur egun, 10-12Mw-ko aerosorgailuentzat, monopiloteek 8-9 metroko diametroa, 80-90 metroko luzera eta 1500 tona inguruko pisua dute. Haizea Bilbao neurri horietako piezak egiteko gai den europar fabrikatzaile gutxietako bat da. Etorkizunean, 20MW arteko aerosorgailuekin, monopiloteek 14-15 metroko diametroa, 130 metrora arteko luzera eta 3500 tonara arteko pisua izango dutela balioesten da. Aurreikusitako neurri horiekin, Bilboko planta berriak neurri egokiak izango ditu aipaturiko horiek ekoizpen seriatuan fabrikatu ahal izateko, eta erreferentziako fabrika bihurtuko da Europan, ondorioz.
Iberdrolarekin sinatutako kontratuak biltzen duen bezala, Haizea Bilbao arduratuko da materialak hornitzeaz, fabrikazio prozesuaren ingeniaritzaz eta monopiloteak fabrikatzeaz. Kontratu hau eta Bilboko Portuan Haizearen ahalmena areagotzea Haizea Wind Group taldearen hazkuntza estrategikoko planarekin daude lerrokatuta. Plan horretan, itsas energia eolikoaren balio-katean eragile garrantzitsuetako bat bihurtzeko helburua jaso da, are zehatzago, posizio nabarmena ziurtatzea offshore zimenduak hornitzen eta fabrikatzen dituzten enpresen artean.
Itsas eragiketa eolikoen merkatuan lider den enpresa hain garrantzitsuarekin akordio hau lortzeak Haizea Bilbaok azken urteotan itsas eolikako egituren (dorreak eta zimendu-oinarriak) fabrikatzaile nagusietako bat bezala kokatzeko planaren sendotasuna berresten du, eta taldeak industria eolikoaren munduko hornitzaile nagusietako bat bihurtzearen aldeko apustua indartzen du. Inbertsioari esker, Bilboko portuak ere bere posizioa sendotzen ari da Europa hegoaldeko Itsas Hub Eoliko garrantzitsuenen artean.
Haizea Wind Group Europan tamaina handiko offshore dorre eolikoen fabrikatzaile nagusia da egun, eta hainbat proiektu garrantzitsu egin ditu, besteak beste: East Anglia One eta Dogger Bank (Erresuma Batua), Borselle 1&2 eta HKZ (Herbehereak), Hornsea Two (Erresuma Batua), Seamade (Belgika), Formosa (Taiwan), St. Nazaire eta St. Brieuc (Frantzia) edo Hywind Tampen (Norvegia).
Bestetik, Iberdrola mundu mailako merkatuan itsas energia eolikoko operadore liderretako bat da, eta eragile garrantzitsuenetako bat mundu mailan trantsizio energetikoko politikak betetze aldera.
Haizea Wind Group taldeari buruz
Haizea Wind Group 2017an eratu zen, existitzen ziren bi enpresatan oinarrituta (WEC Taldea eta Tecnoaranda). 2018an Haizea Sica jarri zuen abian Haizeak, Santa Feko (Argentina) dorre eolikoen fabrika. 2018an ere, Bilboko Portuan, Haizea Bilbaon, itsas dorreen fabrikan abiarazi zen ekoizpena, eskarmentu handiko profesionalen talde baten eskutik, eta europar merkatuan itsas eolikarako fabrikazioan erreferente bihurtzeko helburuarekin. Duela gutxiago, 2022an, Haizea Wind Groupek Haizea Breizh planta ireki zuen Frantzian. Honek ere itsas dorre eolikoak egiten ditu.
Gaur egun, hiru negozio-unitate ditu Haizea Wind Group taldeak: dorre eolikoak, offshore zimendu-oinarriak eta fundizio eolikorako pieza handiak.
Taldeak 1.200 pertsona ingururi ematen dio lana gaur egun, eta 2022ko fakturazioa 250 milioi euro baino gehiagokoa izan da.