Haizea Wind Group taldearen helburua da nazioarteko erreferentea izatea aerosorgailuen osagaien fabrikazioan, eta badakigu helburu hori lortzeko pertsonak ezinbestekoak direla.
Konbentzituta gaude gure pertsonak eta gure kultura lehiarako abantaila garrantzitsua direla, gure bezero eta akziodunentzat epe luzerako balioa sortzen laguntzen diguna.
Ideia horrekin bat etorrita, pertsonen garapenerako dugun planteamendua lehentasuna da beti erakundeko buru guztientzat. Elkar errespetuan eta komunikazio irekian oinarritutako lan ingurunea sustatzen dugu, non autonomia, talde lana eta helburuen lorpena ezinbestekoak diren aurrean ditugun hazkunde eta aldaketa erronkei arrakastaz aurre egiteko.
Etengabe ari gara talentu bila. Hazkunde betean dagoen etorkizun handiko energia berriztagarrien sektoreko proiektu berritzaile eta zorrotz batean interesa baduzu, Haizea Wind Group taldeak asko eskainiko dizu. Bete harremanetarako inprimakia eta zure profila kontuan hartuko dugu hurrengo hautaketa prozesuetarako.
Lan eskaintza guztiak aurki ditzakezu ere gure LinkedIn profilean.