Haizea Wind, S.L-k ongietorria ematen dizu eta aldi berean webgune honetako Erabileraren Baldintza Orokorrak adi irakurtzera gonbidatzen zaitu (hemendik aurrera “Erabileraren Baldintza Orokorrak”). Berauek espainiar araudian zehazten den bezala, webgune honetan zehar nabigatzeko baldintzak ezartzen dituzte. Etorkizunean Haizea Wind, S.L.-k baldintza hauek aldatzeko posibilitatea duenez, berauek noizbehinka irakurtzera gonbidatzen zaitugu, egin ahal izan diren aldaketen jabe izateko.

34/2002 uztailaren 11ko Legearen 10. artikuluak informazioa eskaintzearen betebeharraz dirau, Informazio Gizarteko eta Komertzio elektronikoaren zerbitzuen ingurukoa. Jarraian identifikazio-datuak agertuko dira.

www.haizeawindgroup.com Haizea Wind, S.L-ren jabetzakoa da, helbide soziala Euskadi Plaza 5, 14. bulegoan (Bilbo, Bizkaia) duena eta B95864310 NIF zenbakiduna.

Webgune honetako erabilera gardentasun, argitasun eta sinpletasun irizpideetara doitzeko asmoarekin, Haizea Wind, S.L.-k aditzera ematen du erabiltzaileak egindako edonolako iradokizun, zalantza edota kontsulta kontutan hartu eta beroni behar bezalako irtenbidea emango zaiola Haizea Wind, S.L.-aren partetik 946 365 434 telefonoaren bidez edota info@www.haizeawindgroup.com helbide elektronikoaren bidez.

ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK

1. Helburua

Haizea Wind, S.L.-ek beronen webgunean topa daitezken eduki guztiak kudeatzen ditu, Erabileraren Baldintza Orokorrei loturik. Webgune honetara heltzea edota berau erabiltzean, ‘erabiltzaile’ izena ematen zaio nabigatzen duen edonori eta berau derrigortuta dago webguneko Erabileraren Baldintza Orokor guztiak onartzera. Aldi berean, Haizea Wind, S.L.-ek baldintza hauek edozein momentutan alda ditzake. Hori dela eta, erabiltzailearen ardura izango da Erabileraren Baldintza Orokorrak adi irakurtzea webgunera sartzen den bakoitzean. Baldintzekin adi ez baldin badago, webgune hau erabiltzeari utzi beharko lioke.

Gainera, ez da ahaztu behar egoera batzuetan baldintza bereziak ezar daitezkela webgunea behar bezala erabili ahal izateko, bertako edukiak eta zerbitzuak era egokian erabili ahal izateko.

2. Zerbitzuak

www.haizeawindgroup.com-en bitartez, Haizea Wind, S.L.-k ekitaldien inguruko informazioa eskaintzen dio erabiltzaileari. Aldi berean, enpresarekin kontaktuan jartzeko aukera ematen du ere formulario baten bidez, webguneko produktu eta zerbitzuen promozioa, banaketa eta salerosketa egiteko aukera eskainiz.

3. Industria jabetza eta jabetza intelektuala

Erabiltzaileak webgunean ikus daitezken eduki guztiak, bereziki diseinuak, testuak, irudiak, logoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak edo bestelako industria seinuak Jabetza Intelektualarekin lotura duela onartzen du. Halaber, marka guztiak, izen komertzialak edo zeinu bereizgarriak, edukien (edota webgunean txertatutako bestelako elementuak) inguruko jabetza industrial edo intelektualeko eskubide guztiak Haizea Wind, S.L.-ren (eta/edo hirugarren pertsonenak) jabetzarenak dira. Berauek bakarrik, webguneko edukiak trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubidea dute. Horregatik, erabiltzaileak aipatutako edukia ez erreproduzitzeko, kopiatzeko, banatzeko edota edozelango modutan publikoki ez argitaratzeko, edukiak ez eraldatzeko konpromisoa hartzen du, Haizea Wind, S.L.-ri inolako kalterik sortu gabe.

4. Erabiltzailearen Betebeharrak eta Ardurak Webgunean

Erabiltzaileak jarraian azalduko den konpromisoa hartuko du:

1. Webgunea eta bertako eduki eta zerbitzuen erabilera ona egitea hurrengoak kontuan hartuz: (i) momentuko legegintza aplikagarria; (ii) Webguneko Erabileraren Baldintza Orokorrak; (iii) orokorrean onartutako morala eta ohiturak eta (iv) ordena publikoa.

2. Beharreko medio eta errekerimentu tekniko guztietaz baliatzea Webgunera sartzeko

Hala ere, Erabiltzaileak hurrengo egoerak ekidingo ditu:

a) Webgunearen baimendurik gabeko erabilera edo iruzurreko erabilera egitea edota edukien erabilera desegokia egitea, Ereabileraren Baldintza Orokorren atalean debekatuak, hirugarren pertsonentzat kaltegarriak edota edozein modutan webgunean kaltea sortu, baliogabetu, gainkargatu, hondatu edota zerbitzu zein dokumentuak era egokian erabiltzea galerazi dezaketen praktikak edo edozein ekipo informatikoan gordetako fitxategiak kaltetu dezaketenak.

b) Bereziki, Erabiltzaileak hurrengo konpromisoa hartuko du: hirugarren pertsonei ez transmititzea, hedatzea, edota bestelakoei informazioa, datuak, edukiak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu/irudi-fitxategiak, argazkiak, grabaketak, softwarea, eta orokorrean kaltea sor dezaken edonolako materialerik.

Erabiltzaileak nahita eta era kaltegarrian aipatutako Betebeharrak ez baditu errespetatzen, Haizea Wind, S.L-ri sor dizaiokeen kalte-galera guztiengatik erantzun beharko luke.

5. Edukiak

Webguneak hirugarrenek kudeatzen dituzten bestelako webgunetara doazen estekak ditu, bezeroak enpresa kolaboratzaileekin kontaktua izateko erraztasuna izan dezan. Gauzak horrela, Haizea Wind, S.L. ez du inolako ardurarik izango webgune horietako edukien tratamenduan ezta webgune horietako zerbitzu edo informazioaz zein hirugarrenek kudeatutako webgune horiek erabiltzen dituzten esteketaz ere.

Haizea Wind, S.L.-k ‘Cookie’ teknologia erabiltzeko eskubidea bere gain hartzen du erabiltzaile arrunt gisa identifikatu eta webgunearen aukerak pertsonalizatu ahal izateko (hizkuntza, eduki gogokoenak…). Webguneak edota hirugarrenek erabilitako ‘Cookie’ak Erabiltzaile izengabe batean eta bere ordenagailuan funtzionatzen dute soilik, eta ez dituzte Erabiltzailearen datu pertsonalak argitaratzen.

6. Ardurak

Haizea Wind, S.L-k ez du Webgunearen etengabeko sarbidea ezta ikusgarritasun egokia edo elementuen deskarga ziurtatzen, arazoaren iturria kanpotik etorritakoa denean bereziki.

Haizea Wind, S.L.-k ez ditu bere gain hartzen webguneko elementu edo edukietara heldu ahal izateko hartutako ardurak.

Haizea Wind, S.L.-k zerbitzua eten dezake edota momentu berean bezeroarekin duen harremana konpondu, azken honek Webgunearen erabilera egokia egiten ez badu, Erabileraren Baldintza Orokorren aurka joz.

7. Iraupena eta amaiera

Webgune honen prestazio-zerbitzuak eta gainontzeko zerbitzuek mugagabeko iraupena daukate. Hala ere, Haizea Wind, S.L.-k atariko edozein zerbitzu bertan behera utzi dezake. Posible denean, Haizea Wind, S.L.-k amaitutako zerbitzu-prestazioaren berri emango du.

8. Eztabaida-argiketak. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Erabileraren baldintza Orokorrak, Webgunearen erabilerarekin batera, Espainiar Estatuko legediaren arabera arautuko dira. Edozein motako eztabaida Bilboko Auzitegietan argitu beharko da.

Legeria aplikagarriaren arabera Erabileraren Baldintza Orokorretako edozein akordio baliogabetuko balitz, baliogabetasun horrek ez ditu Erabileraren Baldintza Orokorrak baliogabetuko. Kasu horietan, Haizea Wind, S.L.-k akordioa eraberritu edo ordezkatuko du, baliozkoa den beste batengatik. Gainera, akordio originalaren helburua erdiestea da asmoa.